
Busturialdea
2008-05-16 | 14:51:51
Europa mailako txapelketa bihurtu gura dute Urdaibaike martxa
Aurtengoa bosgarren martxa izango da; ekainaren 29an izango da. 10:00etan izango da irteera Errigoititik.
BERMEO
2008-05-16 | 14:19:45
Ilaski Serranorentzat izango da aurtengo Arrain Azokako Hegaluze Saria
Horrekin batera, aurten Peña Bizkai Buruk Athletic-eko Javier Martinezi emango dio saria.
Busturialdea
2008-05-16 | 10:09:11
Ken Zazpi eta Fito Cabrales saritu dituzte Gaztea Sarietan
Hiru sari jaso ditu Ken Zazpi taldeak
Atzo iluntzean izan zen Gaztea Sarien banaketa ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Berri Txarrak, Barricada, Nahiadance, Pereza eta eskualdeko Ken 7 taldea eta Fito Cabrales izan ziren sarituak.
GERNIKA-LUMO
2008-05-15 | 15:25:16
`Euskaraz Bai´ astea antolatu du euskalgintzak
Hilaren 19tik 24ra egingo dute
Gernika-Lumoko euskalgintzak `Euskaraz Bai´ astea antolatu du, Artez euskara zerbitzuaren eta Udalaren laguntzarekin. Hain zuzen ere, hilaren 19tik 24ra bitartean izango da `Euskaraz Bai´ astea. Hilaren 19an, astelehenean, egingo dute astearen hasiera ekitaldia, 20:00etan, Elai-Alai aretoaren kanpoaldean. Bertan, astearen eta Elai-Alai aretoan jarriko duten Kontseiluaren erakusketa ibiltariaren aurkezpena egingo dute. Erakusketa hori aste osoan izango da ikusgai.
Busturialdea
2008-05-15 | 15:18:47
Museoen gaua eta eguna egingo dute bihar eta etzi
Gernika-Lumoko Bakearen Museoak eta Euskal Herria Museoak eta Bermeoko Arrantzaleen Museoak ospatuko dute eguna
Domekan, hilaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, museoen gaua eta eguna antolatu dituzte zapaturako eta domekarako. Gernika-Lumoko Bakearen Museoak eta Euskal Herria Museoak eta Bermeoko Arrantzaleen Museoak bat egin dute ekimenarekin.
GERNIKA-LUMO
2008-05-14 | 14:42:15
'Baccharis hamilifolia' erauzteko programa pilotuak emaitza onak utzi ditu
Orain arte hamabi hektareatan jardun du Jaurlaritzak eta aurten beste hainbestetan erauziko dituzte ‘Baccharis hamilifolia’ espezieko landareak
2007an jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailak ‘Baccharis hamilifolia’ espeziea erauzteko proiektu pilotua. Gaur ezagutarazi dituzte emaitzak. Jaurlaritzako Bioaniztasun eta Ingurumen Partaidetza zuzendari Elisa Sainz de Murietan argitu duenez, «Forua eta Kortezubi udalerrietako goi padurako hamabi hektareatan esku hartu ondoren, espeziearen 104.000 ale erauzi dira orotara».
BERMEO
2008-05-14 | 14:21:49
Amaia Aboitiz eta Nagore Beitia dira IV. Bertsopaper lehiaketaren irabazleak.
Gaur goizean izan da sari banaketa Nestor Basterretxea aretoan.
MUNDAKA
2008-05-14 | 14:14:13
Raquel Monton: «Klima aldaketaren irtenbidea arriskuan dago»
CO2 lur azpian biltegiratzeak edozein ekosistemaren hondamendia ekar dezakela uste dute ekologistek.
Erakusketak
Remigio Mendibururen Gernika
GERNIKA-LUMO, Euskal Herria Museoan - 2008-04-16
Ibilaldiak
Baseliza arteko ibilaldia
GAUTEGIZ, Irteera herriko plazan - 2008-05-17
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.