
Jaiak
Astra hitzarmenaren sinadura herrikoia
GERNIKA-LUMO, Foruen plaza - 2008-07-16tik 2008-07-16era, 18:00tatik aurrera
Sei hilabeteko elkarrizketa garaiaren ondoren, ASTRAko eragileek, koordinadoran ordezkatuak, eta Udal gobernuak ASTRA eraikinaren HITZARMENa sinatu dugu 2008ko uztailaren 11an.
Talde eta norbanako desberdinek osatutako prentsaurreko baten bidez asteazken honetan, uztailaren 16, arratsaldeko 6tan eta Gernika-Lumoko Kultur-Etxearen aurrean irudikatuko da hitzarmen honen sinadura herrikoia.
Ostean eguna ospatzeko tartea izango dugu Pasilekuan, musika, sardinada herrikoia eta ekintza desberdinekin ospatuko da egun garrantzitsu hau. Nola ez, Pasilekuko eskola zaharren erabiltzearen beharra gogoratuko dugu, Astran egiten ziren ekintzek leku alternatibo bat behar dute eta, Astra konpondu bitartean.
ZEU BE HONEN PARTE ZARA, ERDU EGUAZTENIEN ARRATSALDEKO 6TAN HITZARMEN SINADURA HERRIKOIRA
TRIKI, MUSIKA, SARDINADA HERRIKOIA, BUSTI IRRATIA, ETA HAINBAT EKINTZA 6TATIK AURRERA!!!
Antolatzailea: Astra koordinadora
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.