Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko azaroak 19, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-03-08

Lehiaketak

Deialdia

Aukeratu Herria - 2008-02-07tik 2008-05-15era

Logo berri bat sortzeko lehiaketa deialdia
Eusko Ikaskuntzako Ei Gazte! Lehiaketaren lehen edizioa jarri du abian. Ediizio honetan gazteria sailaren logoa diseinatzeko deialdia egiten du elkarteak. Baldintzak gutxi dira eta saria, erakargarria:
.- Gaztea izatea (16 eta 30 urte bitartean).
.- Gaitasun sortzailea eta gustu estetikoa izatea.
.- Epea: Maiatzaren 15a arte.
.- Saria: 1500 euro.
Informazio guztia:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/premios/object.php?o=16582

Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios Vascos
Miramar Jauregia Miraconcha 48
20.007 Donostia
Tel 943 31 08 55
E-mail: gazteria@eusko-ikaskuntza.org
Antolatzailea: Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila

Erakusketak

ERAKUSKETA DIDAKTIKOA: “TXOTXONGILOAK, MUNDU BAT”.

GERNIKA-LUMO, Elai-Alai aretoan - 2008-03-01tik 2008-03-14era

Egilea: Corrado Massacci Antolatzailea: Kultur Etxea

Ikastaroak

KULTUR ETXEKO IKASTAROEN HASIERA

GERNIKA-LUMO - 2008-03-03tik 2008-03-31era

Buztingintza, eskulanak, lore prentsatuak, bitxitegia eta osagarriak, etab. Matrikula: Kultur Etxean (Tel.: 94 627 02 01). Hasiera: martxoaren 31n

Bestelakoak

Marrazki murala

GAUTEGIZ, Kultur Etxean - 2008-03-08tik 2008-03-08era, 11:00

Gautegiz Arteaga eta emakumeei buruzko marrazkiak egingo dira kartel handi batetan eta gero balkoian eskegiko da. Antolatzailea: kultur batzordea

Ikus-entzunezkoak

LOTUZ. Musika eta hitza uztartzen dituen emanaldia

GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-03-08tik 2008-03-08era, 19:00

Zer da?
LOTUZ proiektuak musika eta hitza uztartzen dituen
emanaldia proposatzen du, “EMAKUMEA ETA
SORKUNTZA ARTISTIKOA” gaiaren inguruan
hausnarketa bat egiteko aukera.
Gogoeta kontzeptual hutsala izatetik harago, saxoak eta
pianoak proposaturiko musika gai bihurtuko da
hitza/bertsoarentzat.
Horrela, emakumeak musikan eta bertsolaritzan (oro har,
edozein eremu artistikotan) izan duen lekuaz eta paperaz,
emakume sortzaileak izan dituzten zailtasun eta mugez hitz
egin ahal izango dugu. Eta honetaz hitz egiteko formatua
bera izango da aritstikoa: testu literarioa eta bertsoa
emakume sortzaile baten ahotan.
Musika kontzertu baten ezaugarriak izanda, musikaren
atsegingarritasuna baliatuz, oholtza gainera atera izan dena
erakutsi eta batez ere, falta izan dena, ikustezina edo
entzunezina izan dena aipatuko dugu, emakumeek sortutako
musika faltaz arituko gara.
Proposaturiko obrak garai eta konpositore ezberdinenak
dira, hainbat estilotakoak. Horrela, musikaren eta bertsoaren
istorioan zehar ibilbide bat egin ahal izango dugu eta urte
hauetan zehar emakumearen lekua zenbat aldatu den
begiratzen saiatuko gara.
Musika entzun eta Testuarekin hausnartu, Musika
hausnartu eta Testuarekin entzun:
Lotuz Proiektua,
Martxoak 8, Emakumea eta Sorkuntza Artistikoa.
Partaideak:
Estitxu Eizagirre Kerejeta:
Kazetaria, Argia astekariko zuzendaritza taldean dihardu.
“Rikardo Arregi” Kazetaritza Saria jaso zuen astekari
honetan egindako elkarrizketa lanagatik. Bertsolaria izaki,
Bertsozale Elkarteko Emakumearen inguruan egiten ari
diren lan-taldearen sortzaile eta eragileetako bat da.
Judith Montero Imaz:
Saxofoijolea, Bilboko Udal Bandako kidea eta Bilboko
“J.C. Arriaga” Kontserbatorioko saxofoi irakaslea da.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ohiko laguntzailea.
Ornitorrinkus proiektuko kidea Maialen Lujanbio eta
Xabier Erkiziarekin batera.
Javier Perez de Azpeitia:
Pianojolea, Euskadiko Goi Mailako, Musikeneko irakaslea
da. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko ohiko laguntzailea eta
The Silent Band Ganbara Orkestrako pianojole eta musika
zuzendaria da.
Roberto Pacheco:
Hernani Musika Eskolako saxofoi irakaslea, Euskadiko
Orkestra Sinfonikoko ohiko laguntzailea eta Pirineos Jazz
Orchestrako kidea da.
Antolatzailea: kultur batzordea

Erakusketak

Emakume arkitekto batzuen lanak. "LA IGUALDAD EN EL ESPACIO"

GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-03-08tik 2008-03-08era, 20:00

Antolatzailea: Kultur Batzordea

Musika

Capitan Entresijos + Fabuloso Combo Espectro + Grupo de Presion

BERMEO, Nuntxaku Zentruan - Kapillan - 2008-03-08tik 2008-03-08era, 22:00

Martxoak 8 de marzo, sábado/zapatua 22,00etan
CAPITAN ENTRESIJOS + GRUPO DE PRESION + FABULOSO COMBO ESPECTRO
http://www.myspace.com/capitanentresijos
http://www.myspace.com/grupodepresion
http://www.myspace.com/fabulosocomboespectro
http://nuntxakuzentrua.blogspot.com/
Antolatzailea: Nuntxaku Kultur Elkartea

«  martxoa - 2008  »
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
         
6 7 9
10 12 14
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28
31            

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa